Albisteak

2015 Maiatza 14

EkoBira Ordizian izango da larunbatean

Kutxa Ekoguneak Ordiziako udaletxearen laguntzaz datorren larunbatean, maiatzak 16, EkoBira azoka antolatu du Ordizian. Udaberrirako prestatutako 3 azoketan bigarrena izango da.

Konkretuki EkoBira Ordiziako Plaza Nagusian izango da goizez, 10:30-14:30etara eta arratsaldez 17:30-20:00etara. Azokara gerturatzen diren bisitariek egiaztatuko dute “beste kontsumo era bat posible dela”.

2011an EkoBiraren lehenengo edizioa martxan jarri zenetik, azoka ibiltari honek 21 udalerri ezberdinetan ikusgai jarri du bizimodu jasangarria egiteko aukera anitzak badaudela, bai elikadura alorrean eta baita energia-kontsumoan, aisialdian eta beste hainbat arlotan ere. Modu honetan, EkoBirak ingurumenean eragin edo inpaktu txikiagoa duten produktu eta zerbitzu ekologikoak kontsumitzeko aukerak herritarren eskura jartzen ditu.

Honez gain, haurrentzako bi tailer prestatu ditugu. Goizean (10:30-14:30) txori janlekuak egin ahal izango dituzte eta arratsaldean (17:30-20:00) galtzerdi txotxongiloak.  
Ordiziako EkoBiran parte hartuko duten hornitzaileek alor desberdinetako produktuak eskainiko dituzte: nekazaritza ekologikoa, artisautza, ekoetxea, berrerabilpena, murrizketa, etab.

Jarraian Ordiziako EkoBiran topatu ahal izango diren ekoizle eta hornitzaileak:

NEKAZARITZA EKOLOGIKOA ETA  PRODUKTU EKOLOGIKOAK:

  • Goierriko baratza Produktu ekologikoak
  • ZerB garagardoa Garagardo artisaua
  • Goieko haragia Goierriko haragi ekologikoa
  • Momotegi Ahatekiak

BERTAKO PRODUKTUAK:

  • Txirbila Pasta ekologikoa
  • Iztueta Esnekiak
  • Itxoste Etxeko mermelada eta fruitu pureak

EKOETXEA:

  • Ekinazea Olio eta xaboi ekologikoak.
  • Potingues verdes vivos kosmetika naturala
  • Aitor Bastarrika Bufandak, galtzerdiak…
  • Izko ileapaindegia  Ileapaindegi ekologikoa

BERRERABILPENA:

  • Berriz Berri Haurrentzako artikulu erdiberrien salerosketa

2.ESKUA:

  • Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartea Bigarren eskuko produktuak

ENERGIA:

  • Barandiaran materialakEnergia berriztagarriak

MUGIKORTASUNA:

  • Eusko Car Sharing Ibilgailu kolektiboa
  • EVE Ibilgailu elektrikoak

ARTISAUTZA:

  • Kumea  Artisautza eta berrerabilpena
  • Los broches de Rosa Brotxeak
  • La sombrera loca Txapelak

TURISMO AKTIBOA ETA INGURUMENA:

  • Debanatura Ingurumen heziketa eta jasangarritasuna

 

Ostegunean Basherri taldeei buruzko hitzaldia

Larunbateko azokaren osagarri, ostegunean, hilak 14, Basherri taldeei buruzko hitzaldi bat egingo da Ordiziako Barrena kultur etxean, 18:30ean. Basherri taldeak, modu ekologikoan ekoitzitako nekazal produktu jakin batzuk gertuko baserritar bati zuzenean erosteko osatutako taldeak dira, salmenta zuzena oinarritzat hartuta elkarlana adosten dutenak. Baserritarrak astero bere produktuekin osatutako otar bat prestatzen dio kontsumitzaile bakoitzari, eta hauetako bakoitzak hilean behin kuota bat ordaintzen dio baserritarrari. Hitzaldi hau Ordiziako Udaleko Agenda 21 delegazioak antolatu du