Albisteak

2013 Maiatza 10

EkoBiraren 3.edizioa larunbat honetan hasiko da Aretxabaletan

Ekoizle ekologikoak, eskulangileak, material birziklatuekin lan egiten dutenak eta energia berriztagarrien sektoreko enpresek parte hartuko dute.

-------------------
EkoBira, kontsumo jasangarriaren azoka ibiltaria, Aretxabaletan izango da larunbatean. Bidezko merkataritzaren nazioarteko egunarekin batera abiatuko da EkoBira azoka ibiltariaren hirugarren edizioa.

Hortik aurrera larunbatero Gipuzkoako herri ezberdin batean izango da EkoBira, Larraitzen ekainaren 30ean amaitu arte. Hurrengo herriak bisitatuko ditu aurtengo EkoBirak: Aretxabaleta, Azkoitia, Irun, Zumaia, Lazkao, Mutriku, Donostia eta Abaltzisketa (Larraitz).

Larunbateko EkoBira Aretxabaletako herriko plazan egingo da 10:30-14:30 eta 16:30-19:30 bitartean. Bisitari guztiek egiaztatuko dute “beste kontsumo era bat posible dela”.

Bizimodu jasangarria egiteko aukerak badaude elikadura alorrean eta baita energia-kontsumoan, aisialdian eta abarretan eta hori ikusgai jarri nahi du EkoBirak. Produktu eta zerbitzu ekologikoak, ingurumenean eragin edo inpaktu txikiagoa dutenak, kontsumitzeko aukerak azalarazi nahi ditu. Kontsumo jasangarria eta solidarioa sustatzea da Kutxa Ekogunearen ildo estrategikoetako bat eta horren harira sustatu du proiektu hau hirugarren urtez.

Honakoak dira Aretxabaletako EkoBiran izango diren postuetako partaideak:

ELIKADURA SUBIRANOTASUNA
•    MAÑEKO AZPI. Etxean egindako gozoak.
•    Mikel Jauregialzo eztiak.
•    ETXEZURI ogia eta gaztak.
•    Harreman denda, bidezko merkataritza.
•    AZKARRETA gaztak.

ESKULANGINTZA

•    TELARISTA URBANA.
•    LIDE OSINAGA osagarriak.
•    CAPRICHOS Y MUCHO MÁS. Bitxiak eta osagarriak
•    JOIKIR. Bitxiak.
•    BE HAPPY, haur eta helduentzako osagarriak.
•    MAI KYK. Ehun artisautza.
•    JON ELLAKURIA. Larru eta zilarrezko artisautza.
•    LOS BROCHES DE ROSA.

EKOETXEA
•    MARMARIKA. Zer egiten duen azaldu behar
•    GARBI XABOIAK. Xaboi naturalak.
•    PROTEC. Kanpo alderako egurra.
•    EKOZON STORE. Energia berriztagarria eta produktu ekologikoak.

BERRERABILPENA
•    KURUNKUN. Haurrentzako artisautza.

HEZKUNTZA
•    ITSASGELA. Arrantza jasangarria

Kutxa Ekoguneak partaide eta bisitari guztientzako harrera puntua izango du. Bertan EkoBiraren inguruko informazio guztia eta zozketen berri emango du.

Aurtengo Berrikuntzak

EkoBira aurten ere herritarrengan zentratu da egunero sortzen ditugun zaborrak aprobetxatzeko ekintza batzuk proposatuz. Hauek dira Aretxabaletan izango diren tailer praktikoak:

- Baratzea Balkoian: Zure etxeko balkoian noiz eta nola barazkiak landatzen ikasi
Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara
Lekua: Aretxabaletako plaza
Adina: +7 urte

- Altzari birziklatuak: Etxeko objektuekin birziklaturiko altzariak egiten ikasi
Ordutegia: 11:30etatik 14:00etara
Lekua: Aretxabaletako plaza
Adina: +7 urte

- Krema eta xaboiak: Etxeko produktuekin era erraz baten, xaboia eta kremak egiten ikasi
Ordutegia: 17:00etatik 19:30etara
Lekua: Aretxabaletako plaza
Adina: +7 urte

* Ekintza guztietan, 14 urte baino gutxiagoko gazteak gurasoekin egon beharko dute.

Ekintza guzti hauek dohainik dira, eta bertan parte hartu ahal izateko, ekobira@ekogunea.eus e-posta helbidera mezu bat bialtzea beharrezkoa da,  hurrengo datuekin: Izen abizenak, adina eta telefono zenbakia. Ekintza bakoitzean 8 pertsona egongo dira gehienez, beraz, izen-emate ordena jarraituko da 8 pertsona baino gehiagok izen emanez gero.