Albisteak

2017 Urria 25

Ekoguneak Berrikuntza Sozialaren Jardunaldian parte hartu du

Berrikuntza sozialak gaur egun zer esan nahi duen eta praktikara nola eraman daitekeen eztabaidatu dute Donostiako Tabakaleran, Emun kooperatibaren 20. urteurreneko ekitaldian.

Kutxa Ekoguneko Hizkuntza-ekologia eta hezkuntza gaien arduraduna den Itsaso Olaizolak, Pilar Kaltzadak gidaturiko "Euskal Berrikuntza sozialaren etorkizuneko lan ildoak" mahainguruan parte hartu zuen Gorka Espiaurekin (Agirre Lehendakaria Center). Berrikuntza sozialaren kontzeptua eta haren gaur egungo erronkak izan ziren mahainguruaren hizpide nagusia. Enpresetatik, gizarte eragileetatik edota, besterik gabe, norbanako gisa joandako 140 lagun inguruk parte hartu zuten. Goizean, hamar proiektu berritzaile ezagutu zituzten; arratsaldean, mahai ingurua egin zuten, eta amaitzeko, Yayo Herrero ekintzailea gehitu zitzaien.

Ikusi mahaingurua hemen