Albisteak

2016 Otsaila 04

Ekogunean burututako Baratze Parke Sareko 1. Topaketa arrakastatsua gertatu da

Baratze Parke Sarearen topaketako partaideetako batzuk, Kutxa Ekogunean.

2012. urtean hasi zen proiektua egun Gipuzkoako 12 udaletan zabaldu eta saretu da. Egun 12 Baratze Parke, 865 lursail eta 4 hektareatik gora biltzen dituen sarea osatu dugu herritarren eskura autokontsumorako diren baratzezaintza ekologikorako lursailez osatutako parkeak jarriaz.

Topaketan Baratze parkeen sarea ehuntzen ari garela sentitu dugu. Mundu mailan baratzeak izan duen eta duen garrantziaz aztertzetik hasi gara eta jarraian orain arte egindako ibilbidea eta etorkizuneko erronkak eta ekintzak definitu ditugu elkarrekin. 

Partaidetza eta inplikazioa ere handia izan da. Sareko kide diren 12 udaletako teknikari eta ordezkari politiko eta baratzeetako erabiltzaileen elkarte gehienek hartu dute parte Topaketan eta, hauez gain, kide izan gabe proiektuan interesa duten beste Udaletako ordezkari eta erakunde izan ditugu gurekin, hauen artean, Abelur eta ENEEK.

Mila esker guztioi!