Albisteak

2014 Urria 22

Ekoguneko Baratze Eskola negurako prest!

Udazkenaren etorrerarekin batera, gure baratzak neguan barazkiz beterik edukitzeko landaketak egiteko azken txanpan gaude.

Udazkenaren etorrerarekin batera, gure baratzak neguan barazkiz beterik edukitzeko landaketak egiteko azken txanpan gaude. Ekoguneko Baratze Eskola jada prest dago neguari aurre egiteko, negua gustuko duten barazkiz josita...

Aurtengo honetan ere, 30 m2-ko baratze baten planifikazio eredu bat landatu dugu, norbere baratza landatzeko orduan dudarik edukiz gero, erreferentzia moduan erabili ahal izateko. Horietaz gain, barazki ezberdin ugari eta barietate asko landatu ditugu, gure baratzeen dibertsitatea zenbaterainokoa izan daitekeen jakiteko. Landare aromatikoak, hazitara igotzen utziak dauden beste batzuk e.a. ere aurkituko ditugu.

Nobedade bezala, Euskal Herrian lantzen diren laboreak (zerealak) ezagutze aldera, hauen ereintza bat egingo dugu Baratze Eskolan: garia, oloa eta beste hainbat. Ez badugu uste ere, Gipuzkoan ere erein izan baitira orain dela gutxi arte.

Bestalde, ekialdeko landare exotikoen zonalde bat landatu dugu, bertan dauden kolore eta zapore ezberdinak ikusi ahal izateko. Pak choi-a, Pe tsai-a, kale-a dira horietako batzuk. Oso landare interesgarriak guztiak, bai beren zapore bereizgarriagatik bai mantenugai aldetik ere.

Beraz, aukera aparta da, bai gure lurralde eta bai urrutikoetako biodibertsitateaz gozatuz eta ikasiz paseotxo bat emateko gure baratzeetatik!