Albisteak

2014 Otsaila 03

Ekoguneko Baratze Parkea ezagutu dute bertako lurrak lantzen arituko diren baratzezainek

Bi bisita egin genituen, urtarrilaren 29 eta otsailaren 1ean, eta bi egunetan guztira 180 lagun baino gehiago etorri ziren.

 

Ekoguneko Baratze Parkea aurrez-aurre ezagutzeko aukera izan dute bertako lurrak lantzen arituko diren baratzakideek. Bi bisita egin genituen, urtarrilaren 29 eta otsailaren 1ean, eta bi egunetan guztira 180 lagun baino gehiago etorri ziren.

Baratzezain hauei Baratze Parkean aritzeko hainbat argibide eskaini genizkien, eta baratzerako beharrezkoak izango dituzten erreminta eta instalazioak ezagutu zituzten, besteak beste. Baratzakideak oso pozik zeuden eta jada hasi dira beren lursailan zer landatuko duten pentsatzen.

Denera 123 lursail daude Ekoguneko Baratze Parkean eta lursailen esleipena egina dago. Baratze Parkeko lanak atzeratu diren arren, 2014ko martxorako aurreikusten dugu irekiera.

Bisitako argazkiak ikusteko sakatu HEMEN.