Urtarrilaren 31ean saio teknikoa antolatu genuen Baratze Parke Sareko (BPS) baratze-kideei zuzendua, Abelur-ekin elkarlanean. Saio honetan, lehengo urtean hartutako lurren kalitate azterketen emaitzak eta Kutxa Ekoguneak BPS desberdinetan lurrak ongarriztatzeko hartutako neurriak azaldu ziren. Neurri eta praktika hauek, urtez urte BPSko baratzeek barazki osasuntsu eta gozoak ematen jarraitzea dute helburu.
Baratzezain ekologikoek elementu bizi bat balitz bezala tratatu behar dugu lurzorua, haren osasuna hobetu eta manten dadila saiatuz, eta lurrak bere funtzioak modu egokian egiten jarrai dezala ahalbidetuz, hau da, gure laborantzarako elikagaiak, ura eta airea hornitu eta ainguratu daitezela posible eginez.
Lurren azterketen emaitzak eta praktika ekologikoak biltzen dituen laburpen fitxa hemen duzue eskuragarri: