Ekainaren 5an ospatu da Ingurumenaren Nazioarteko Eguna eta Kutxa Ekogunearen Hizkuntza-ekologia erakusketako panelak baliatu ditu Tafallako Udalak, eguna ospatzeko.
Joxe Miguel Barandiaranen hitzak laburtzen dute edukia:
“Guk ez dugu eskatzen baztertzeko, eta are gutxiago mozteko, beste lorerik, gurea bizirik uzteko baizik. Ondasun kolektibo diren animalia eta landareek ere, beren balioa babestua eta bultzatua duten zibilizazio honetan gehiegi eskatzea ote da hori? Ba, horixe eskatzen duguna”.
Mila esker Tafalla, ederra izan da :)