Albisteak

2015 Urtarrila 12

Ekoguneko neguko ikastaroen eskaintza prest eta izena emateko epea zabalik

Askotariko gaiak jorratuko ditugu prest ditugun Ekoguneko neguko ikastaroetan: Ilargiak gure baratze eta lorategietan duen eragina, baratze eta lorategiak sortzeko hasierako pausuak, baratzegintza eta lorezaintza ekologikorako oinarriak, baratze eta lorategi osasuntsuak izateko landareen erabilera eta gaixotasun eta izurriteak ekidin eta borrokatzeko bideak, besteak beste. 

Izen-ematea irekita dago jada, beraz animatu!