Albisteak

2015 Apirila 24

Ekopolis urbanizazio, eraikuntza eta eraikinen birgaikuntza jasangarrien inguruko jardunaldi teknikoak

Maiatzaren 6an, asteazkena, Kutxa Ekoguneak “EKOPOLIS” urbanizazio, eraikuntza eta eraikinen birgaikuntza jasangarrien inguruko jardunaldi teknikoen zikloari emango dio hasiera. Jardunaldiak arratsaldeko 17:00ak eta 19:00ak bitartean ospatuko dira eta produktu edo sistemaren aurkezpena, kafe tartea eta inplementazio eta funtzionamendua ikusteko bisita izango dituzte oinarri gisa.

Maiatzaren 6an “Argiaren distira etorkizuna” jardunaldiarekin ekingo diogu. Pedro Pérez, (Philips Professional Lighting University-ko Ipar Zonaldeko Zuzendaria) izango da hizlaria. Topaketa honek, teknologia berriak eta ekosistema berriak kontutan hartuta argiaren azken joera eta etorkizuna ezagutzeko balioko du. Baina batez ere kanpoko argiztapenean nabarmenduko da. Jarraian, Kutxa Ekoguneako instalazioetara egingo da bista Philips-en produktu eta sistemen aplikazioa eta funtzionamendua in situ ezagutzeko asmoz.

Ekopolis, sektore elektrikoko eta argiztapeneko profesionalei, arkitektoei, Ingeniariei, Administrazio Publikoko Teknikariei, ikasleei eta interesa duten pertsona orori zuzentzen da.

Ekoguneak eta Phillips-ek “Argiaren distira etorkizuna” Topaketa Teknikora hurbiltzera gonbidatzen zaituzte. Izen ematea doakoa da; baina antolakuntza errazteko asmoz izen-ematea beharrezkoa da.