Albisteak

2015 Apirila 20

Emaize Sexologia Zentroak irabazi du Euskararen Ginkanako 4.edizioa

3.000 euroko saria, sexu hezkuntzarako euskarazko ikus-entzunezkoak sortzera bideratuko dute erabiliko dute.

Euskararen Ginkana lehiaketaren antolatzaileak eta irabazleak, finalaren egunean.

Kutxa Ekogunean ospatu den finalean, orain arteko probetan puntu gehien batu dituzten lau taldeak aritu dira lehian. Itziar Ituño aktoreak gidatuta, aurtengo edizioko azken bost probak aurrez aurre burutu behar izan dituzte taldeek. Denen artean, Gasteizeko Emaize Sexologia Zentroko kideak gailendu dira eta beraiek jaso dute sari nagusia: euskarazko proiektu bat sustatzeko 3.000 euro.

Saria, sexu hezkuntzarako euskarazko ikus-entzunezkoak sortzeko erabiliko dutela azaldu dute irabazleek, horien gabezia handia dagoelako gaur egun. Beste talde finalistak ere ez dira esku hutsik joan. Guztiek, produktu ekologikoz osaturiko saski bana eta beste hainbait opari jaso dituzte.

Kutxa Ekoguneak eta Azkue Fundazioak antolatu eta Euskaltzaleen Topaguneak koordinatutako lehiaketa izan da Euskararen Ginkana. Bi hilabetez, euskara, ekologia eta teknologia berriei lotutako probak gainditu behar izan dituzte taldeek finalera iritsi ahal izateko. Gaur jokatu den finalean ere, gai horien inguruan gehiago ikasteko aukera izan dute guztiek. Antolatzaileek, parte hartzaileen izaera anitza eta erakutsitako motibazioa azpimarratu dituzte.