Albisteak

2013 Maiatza 15

Eman izena udako udaleku irekietan

Kutxa Ekoguneak udaleku irekiak eskaintzen ditu adin tarte bakoitzerako egokiak diren ekintza, jolas eta tailer oso praktikoen bidez ingurunearen ezagutza bultzatzeko, eta arlo honetan, ekintzarako hezteko.

Horretarako, Ekogunean naturaz gozatzeko aukera eskaintzen duen programa dugu. Hemen, nekazaritzaren eta gure paisaia eta kulturaren sekretuak deskubrituko dituzte eta energia edo kontsumoa bezalako gaiak landuko dituzte. 

PARTEHARTZAILEAK:
1. taldea: 6- 10 urte, hau da, 2007-2003 bitartean jaiotako haurrak (biak barne)
2. taldea: 11-14 urte, hau da, 2002- 1999 bitartean jaiotako haurrak (biak barne)

DATA:
1.txanda: uztailak 1 - 13
2. txanda: uztailak 29 - abuztuak 10
Txanda bakoitza bi astekoa izango da astelehenetik ostiralera eta azken egunean larunbat goiz bat egingo da familiarekin.

ORDUTEGIA ETA JASOTZE PUNTUAK:
• Ekogunea: 9:30-13:00
• Victoria Eugenia: 9:00-13:30 Ekogunera lineako G1 autobusean monitoreen laguntzaz igo eta jaisteko (txartela erabiltzailearen kargu). 

TALDEAK:
10-12 haurrez osatutako taldeak izango dira. Jaiotze urtearen arabera sailkatuko dira. 

KUOTA:
- Bi aste astelehenetik ostiralera + familia larunbat goiza 130€
- Astebete (astelehenetik ostiralera)  75€
Kutxabankeko bezeroek %10eko deskontua izango dute.

IZENA EMATEKO:
Maiatzaren 13tik ekainaren 14ra edo plazak agortu arte.
Izena emateko formularioa jarraian duzu.

PROGRAMA
Irakurri programa osatua HEMEN sakatuta.

INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR IZANEZ GERO:
943 552020 (Naiara Elorriaga Sistiaga) / hezkuntza@ekogunea.eus