Albisteak

2019 Apirila 03

"Eraikuntzen interakzioa osasunean" ikastaroa EHUko Udako ikastaroetan

Kutxa Ekogunearen "Eraikuntzen interakzioa osasunean, eta joera berriak material eraginkor, iraunkor eta osasungarriagoetan" ikastaroa UPV/EHUko Udako ikastaroetan.

Ikastaro honek etxebizitzen eraikuntza eta zaharberritzearen arloan jasangarritasuna kontutan izatearen garrantzia azpimarratzeaz haratago, sektoreko eragileei material, produktu eta teknika berritzaile eta gaur egun guztiz aplikagarriak direnei buruzko informazioa eskaintzea du helburu. Izan ere, eraikuntza teknikak eboluzionatuz joan dira, gaur egun espazioetan bizi eta lan egiten duten pertsonen osasunean jartzen da fokoa, hainbat ikerketek eraikin eta pertsonen osasunaren artean interakzio zuzena dagoela baitiote. Horregatik, industria-sektore askok ikerketa lerroen alde egiten dute, naturan oinarritutako belaunaldi berriko materialak garatzen dituztenak, guztiz funtzionalak, ekonomikoki bideragarriak eta osasunean inpaktu minimoa dutenak garatzeko.

Ikastaroa ekainaren 24an eta 25ean garatuko da.

Kutxa Ekoguneak, Cristina Enea Fundazioa eta Kursaal Green enpresarekin elkarlanean bultzatutako ikastaroa da hau.

Informazioa eta izen emateak: www.uik.eus