Baratzeko erreminta berria erosteko aukera eskaintzen zaizue Baratze Parke Sareko elkarteei %35ko beherapenarekin, Bellota enpresaren laguntzari esker.
Baratzeko erreminta berria erosteko aukera eskaintzen zaizue Baratze Parke Sareko elkarteei %35ko beherapenarekin, Bellota enpresaren laguntzari esker. Palak, aitzurrak, orgatilak eta beste erreminta asko daude aukeran.Bellota, 1.908an Legazpin sortutakoa, eta gaur egun, nekazaritzarako erremintak mundu osoan zehar saltzen duen enpresa dugu kanpaina honen babeslea. Bellotarekin lanean gaude bertako empresa dugulako eta Forest Stewardship Council (FSC)-ek ziurtatutako egurra erabiltzen dutelako gehien bat. Baratze Parke Sareko erremintak babestuz gain, Kutxa Ekoguneko Ikastetxeentzako hezkuntza programa ere babesten du Bellotak: Gipuzkoako eskoletako 2.000 ikasle baino gehiago parte hartzen dute urtero programa honetan. Gainera, Sareko baratzekideekin batera, erreminta berriak probatzen ditu.
Eskaera egiteko mezu bat bidali ezazu helbide honetara otsailaren 28a baino lehen: andrew@ekogunea.eus