Otsaileko azken astean Errenteriako udala eta Ekoguneak sustaturiko Baratze Parkeetako etorkizuneko erabiltzaileekin hastapenetako ikastaroak eskaini zitzaien.
Otsaileko azken astean Errenteriako udala eta Ekoguneak sustaturiko Baratze Parkeetako etorkizuneko erabiltzaileekin hastapenetako ikastaroak eskaini zitzaien. Hiru saio burutu ziren eta hauetara ia 73 lagun gerturatu ziren eta eguraldiak utzi zuen kasuan arlo praktikoa jorratu genuen baratze parkean bertan.
Baratze parke hau martxan hasteko oso denbora gutxi falta da izan ere dena eguraldiaren baitan baitago lurra prestatu eta baratzean hasi ahal izateko. Irakasleen aldetik aipatu plazer bat izan dela ikastaro hauetan parte hartu eta kultura berri bat hazia daramaten etorkizuneko erabiltzaileen irrika elkarbanatzea.