Albisteak

2015 Ekaina 02

Eskola Publikoaren Jaia igandean Elgoibarren

“Gustatzen jata, gustatzen jaku” lemapean hurrengo ekainaren 7an Euskal Eskola Publikoaren 24.Jaia ospatuko dute Elgoibarren. Kutxa Ekoguneak parte hartuko du ekitaldian eta besteak beste tailer haurrentzako tailer batzuk antolatuko ditu. Batetik Tximeletentzako janlekua eta bestetik Maskara basatiak. Udan zehar tximeleta ezberdinak aztertzeko, tximeleta janleku bat jar dezakegu etxeko balkoian edo jardinean ditugun loreen artean eta hori egiten ikasiko dugu. Kartoia eta basoko elementu ezberdinak erabiliz animali forma duten maskarak egitea izango da bigarren tailerraren helburua.

Jai honen helburua hainbat balio ezberdin bultzatzea litzake: euskara, dibertsitatea, berrikuntza, integrazioa eta abar luzea. Ehige-k (Euskal Herriako ikasle guraso elkarteak), Kalamua gurasoen elkarteak eta Elgoibarreko Herri Eskolako irakasle eta ikasleek antolatzen duten jaiak, aurten “Gustatzen jata, gustatzen jaku” lema du. Elgoibarreko euskalkia erabiliz, euskal sistema publikoaren heziketa ereduaz arro daudela adierazi nahi izan dute antolatzaileek.