Albisteak

2016 Maiatza 30

Etxeko garbiketa jasangarrirako pausu batzuk

Etxeko garbiketarako erabiltzen diren produktu asko toxikoak eta oso kutsakorrak dira: lixiba, amoniakoa, disolbatzaileak, girotzaileak, etab.

Komenigarria da sustantzia hauek gure gain eta ingurumenean duten arriskuaren kontzientzia izatea. Hauetako produktu batzuen erabilpena ezin dugu saihestu, baina horietako asko ordezka ditzakegu guk etxean egin ditzakegun prestakin ekologiko seguru, eraginkor eta errazez.

Osagai edo produktu batzuen ezaugarriak:

  1. Ardo edo sagar ozpin zuria
  • Mirariak egiten dituen produktua da. Koipea kentzeko aproposa eta distira ematen duena azalera desberdinetan (bidrioa, beira, baldosak…)
  • Usainak eta orbanak kentzen laguntzen du.
  • Arropetan koloreak berreskuratzeko ere erabiltzen da.
  • Etxetresnak garbitzeko eta karea kentzeko propietatea du.
  1. Bikarbonato sodikoa
  • Usaia kentzeko balio du. Aldi berean azalerak leuntzen ditu, eta agente garbitzaile naturala da.
  1. Limoi zukua eta limoia
  • Antiseptiko eta anti-bakteria da. Zuritzaile naturala eta usainak kontrolatzen ditu.
  • Metalak garbitzeko aproposa da eta iturrietako karea kentzen ere laguntzen du.
  • Labea garbitzeko ere balio du.
  • Ileko tratamenduetarako erabili ohi da batez ere ilea argitzeko.
  1. Oliba olioa
  • Egurrarentzako ongarria da eta gauzak leuntzeko balio du.
  • Marsella edo Castilla xaboi naturala egiteko osagai garrantzitsuenetakoa da.
  • Gure azalerako ere primerakoa da
  1. Gatza
  • Urratzailea eta zuritzailea da. Usainak kentzen laguntzen du. Aldi berean limoiaren antzera koipea kentzen laguntzen du.
  1. Ur oxigenatua
  • Bakterio eta lizuna kentzen ditu.
  1. Talkoa
  • Xurgatzailea da.
  • Batez ere arroparen garbiketarako erabiltzen da; alfonbretatik eta baita larru eta antetik ere koipe orbanak kentzeko aproposa.
  1. Klariona
  • Xurgatzailea.
  • Armairuan jarrita hezetasuna gutxitzen laguntzen du, xurgatu egiten duelako.
  1. Te zuhaitz olioa. (Árbol de té )
  • Antiseptiko bezala erabil daiteke, baita desinfektatzaile bezala ohiko garbiketetan edo arropa garbiketan ere.
  • Azalerako ere oso ona.

 

ETXEA ETA ETXEKO GAUZAK GARBITZEKO PRODUKTUAK EGITEKO ERREZETAK:

  1. Erabilera anitzeko garbitzailea (azalera-mota guztietarako):
  • Ardo ozpin zuria (800ml)
  • Alkohola (200ml)
  • Esentzi olioak (belar dendak) – usainik gabe, purua. Limoizkoa, labanda, eukaliptoa eta pinua horietako bat edo bi erabilita nahikoa 15 tantona bakoitzetik eta ez dira beharrezkoak, limoizkoak desinfektatzen laguntzen du hala ere olio hauek batez ere ozpinaren usaina kentzeko erabiltzen dira. Baina gogoratu ozpina lehortzen denean, bere usaina desagertu egiten dela.

JARRAIBIDEAK

  • Lehendabizi berrerabilitako pote batean ozpin zuria botako dugu, dagokion kantitatean (litro bateko pote batean)
  • Alkohola batuko diogu ozpinari
  • Bukatzeko esentzia olioa edo olioak (nahi izanez gero) batuko diogu eta bukatzeko poteari tapa jarri eta ondo nahastuko dugu.

Garbitzaile honek etxeko txirrisku guztiak garbitzeko balio digu.

  1. Sukaldeko ontziak, platerak etab. eskuz garbitzeko xaboia (pasta):
  • Katilu bat Marsella xaboia birrinduta edo Castilla xaboia, xaboi naturala glizerinarik gabe, bakarrik koipe begetalez eginikoa.
  • Katilu erdi bikarbonato sodikoa
  • Katilu erdi ur
  • Limoi baten azala birrinduta
  • Buztin zuria (nahi bada, bi koilarakada hau botatzen badiogu bikarbonato sodiko gutxiago, belar dendetan, hautsean)
  • Esentzi olioak (aukeran – limoiak ematen dio toke bat)

JARRAIBIDEAK

  • Lehendabizi ontzi batean katilu laurden laurden bat ur botako dugu eta irakiten hastera itxarongo dugu.
  • Irakiten hastean xaboia batuko diogu eta sua jaitsi eta bueltak eman. Xaboia urtzen utziko dugu. Ez bada pasta fintzen ur gehiago botako diogu pixkanaka eta limoi azala birrinduta batuko diogu. Pasta fin bat lortzeko, irabiatu egingo dugu oraindik beroa dagoenean.
  • Hozten utziko dugu eta behin hotza dagoenean (baina ez erabat hotz) bikarbonatoa (hautsean) botako diogu edo/eta buztin zuria (bi koilarakada) eta nahastu egingo dugu.
  • Hozten denean bote batera botako dugu bertan hozten bukatzeko eta listo dugu. Gogoratu ez duela aparra ateratzen.

 

  1. Ontzi garbigailua dutenentzat xaboia:
  • 3 limoi.
  • 300 ml ur (Edalontzi bat eta erdi)
  • 100 ml ozpin txuri (sagarra edo ardoarena, beste ozpin batzuekin ere egin daiteke baina zuria hoberena). Edalontzi erdia baina gutxiago
  • 200 gm gatz (nik gatz lodia erabiltzen dut, baina edozein izan daiteke).

JARRAIBIDEAK

  • Lehendabizi 3 limoiak garbitu eta zati txikitan moztu, batez ere gero irabiatzeko errazagoa izan dadin.
  • Zati horiek posible balitz kristalezko ontzi batean jarriko ditugu eta gainontzeko osagaiak batuko dizkiogu; gatza ura eta ozpina dagokien kantitateetan. Errezeta honetarako ez da derrigorrezkoa kristalezkoa izatea baina beste xaboi batzuk egiteko ezin dira metalezko ontziak erabili.
  • Behin dena irabiatuta, berotzen jarriko dugu 15 minutuz eta uneoro bueltak emango dizkiogu. Momentu honetan ziurrenik usain desatsegin bat nabarituko duzue baina lasai, nahiz eta pastak oso usan ona ez izan, ontzi garbigailutik ateratzen diren ontziak garbi, distiratsu eta limoi usain pixka batekin ateratzen direlako.
  • 15 minutuak pasa ondoren pasta findu nahi badugu berriro irabiatu dezakegu baina ez da beharrezkoa, limoi zatiak edo azalak ez dira plateretan geratuko.
  • Hozten utziko dugu eta kristalezko pote batean jasoko dugu pasta. Hozkailuan edo leku fresko batean uztea komeni da.

 

AUDIOA: Etxeko garbiketa jasangarrirako pausu batzuk - Euskadi Irratia