- Datozen asteetan 500 ur pitxar inguru banatuko dira Debagoieneko jatetxe eta tabernatan bezeroek iturriko ura kontsumitzeko ohitura bereganatu dezaten.
- Etxeko Ura kanpainak Gipuzkoako jatetxeetan beirazko ur pitxarren erabilera zabaltzea du helburu, plastikozko ur botilek sortzen duten inpaktua gutxituz.
Dagoeneko hainbat lurralde eta hirietan ostalaritzan iturriko ura eskaintzea oso ohitura normalizatua da. Euskal Herrian berriz, ez dago horren zabaldua.
Horregatik, Kutxa Ekoguneak eta Debagoieneko Mankomunitateak Etxeko Ura kanpaina abian jarri dute Debagoieneko iturriko uraren erabilera bultzatzeko asmoz. Iaz Oñatiko Udalak bertako ostalariekin kanpaina bat martxan jarri zuen eta orain, Kutxa Ekoguneak eta Debagoieneko Mankomunitateak kanpaina hori osatzen dute helburu hirukoitzakin: uraren kalitatea bistaratzea, plastikozko botilako ura kontsumitzeak sortzen duen inpaktua gutxitzea eta kontsumitzaileak kontsumo kontziente baterako bidean jarrera aldaketak barneratzea.
Etxeko Ura ekimenaren asmoa Gipuzkoako iturriko uraren kalitatea balioan jartzea da eta horretarako, datozen asteetan beirazko ur pitxar berrerabilgarriak banatuko dira kanpaina honetan parte hartzeko interesa azaldu duten ostalarien artean.
Honela, ostalariek iturriko ura aprobetxatuz kalitate berbera eskeiniko dute baina aztarna ekologikorik gabe. Gainera, bezeroek etxetik kanpo uraren kontsumo ohiturak berritzea lortuko dugu kanpaina irauten duen denbora tartetik harago.
Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Oñatiko udalek eskerrak eman nahi dizkiete kanpainan parte hartzen ari duten eskualdeko establezimenduei, eta herritarrak eta bertako familiak animatu nahi dituzte taberna edo jatetxeetan iturriko ura eskatzera, bizitza kalitatean hobetu eta ingurumenaren hobekuntzan aurrera egiteko, norbanakoaren konpromisoa ezinbestekoak baitira.
Kristina Iraolagoitia, Debagoieneko Mankomunitateko Ingurumen Teknikaria eta Maitane Alvarez Kutxa Ekoguneko Kontsumo jasangarriko arduraduna, kanpainaren aurkezpenan.