Egunotan Bilbon Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia ari gara parte hartzen eta bertan Euskal Adierazpena onartu dute munduko alkate eta ordezkariek. Adierazpen honen bitartez, sinatzaileek aitortzen dute gizarteek aldaketa teknologiko, sozioekonomiko eta soziokulturala behar dutela, biztanleriari bizi-kalitate egokia segurtatzeko. Aldi berean, beharrezkotzat jotzen dute tokiko ekosistemen eta ekosistema globalen mugak eta eskura dauden baliabide naturalak errespetatzea, besteak beste.
Hauek dira Euskal Adierazpenean onartutako 10 helburuak:
1. Energia-sistemak deskarbonizatzea eta osoko energia-kontsumoa murriztea
2. Hiri-mugikortasuneko eredu jasangarriak eta guztiontzako irisgarritasuna sortzea
3. Biodibertsitatea eta zerbitzu ekosistemikoak babestea eta sustatzea
4. Berdeguneen eta esparru naturalen erabilera murriztea
5. Ur-baliabideak eta uraren zein airearen kalitatea babestea
6. Klima-aldaketara egokitzea eta hondamendien arriskua murriztea
7. Esparru publikoa hobetzea, bizikidetzarako ingurune seguru eta dinamikoak sortzeko
8. Etxebizitza nahikoak eta egokiak eskaintzea herritar guztiei
9. Gizarte-inklusioa eta gizartearen sektore guztien integrazioa bermatzea
10. Tokiko ekonomiak eta tokiko enplegu-aukerak indartzea
+ Euskal Adierazpena osorik irakurtzeko: #basquecountry2016