Albisteak

2015 Maiatza 27

Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioa Ekogunetik zuzenean

Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioaren emisioko bi momentu, Kutxa Ekogunean.

Manu Etxezortu Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioko gidaria eta bere taldea Kutxa Ekogunea parkean izan dira saioa zuzenean egiten. 10:00etatik 13:00ak bitartean, Mikel Insausti Kutxa Ekoguneko zuzendariak, Kakun Orbegozo Kutxa Ekoguneko Edukien arduradunak eta Naiara Elorriaga Kutxa Ekoguneko Hezkuntza arduradunak parte hartu dute besteak beste, eta martxan ditugun hainbat proiektu izan dituzte hizpide: Ekoudalekuak, Garaikoa eta Etxeko Ura, esaterako.

Eskerrik asko Euskadi Irratiko talde osoari aukera honengatik.

Saio osoa entzuteko jarraian duzu audioa: