Albisteak

2015 Martxoa 05

Euskal Herriko Unibertsitateko Pedagogiako 4. mailako ikasleak bisitan

Euskal Herriko Unibertsitateko Pedagogiako 4. mailako bi ikasle-talde etorri zaizkigu Ekoguneko Parkea bisitatzera.

Praktika jasangarriak osasunarekin duten lotura oinarritzat hartuta, zenbait programa eta proiektuak gertutik ezagutu dituzte, besteen artean: Pausoak, Goyeneche Fundazioko adimen urritasuna duten pertsonentzako programa okupazionala, Ekoguneko urak kudeatzeko era jasangarriak, Baratze Parke Sarearen proiektua eta Baratza Eskola, baratzezaintza ekologikoko erakusketa bizia. Baratza Eskolako mantenu lanetan parte hartuz bukatu dute Ekogunera egin duten bisita.