Baratze Eskola, ura arazteko sistema naturala, Pittika erreka eta Baratze parkea ezagutzeko aukera izan dute.
Billabonako Fraisoro Nekazaritza Eskolan Baso Kudeaketa eta Natura Ingurunea goi mailako zikloa ikasten ari diren 22 ikasle Kutxa Ekogunean izan ditugu bisitan. Baratze Eskola, ura arazteko sistema naturala, Pittika erreka eta Baratze parkea ezagutzeko aukera izan dute.
Bide batez, Ekoguneko Hezkuntza Programan aurrera eramaten ditugun proiektuak gertutik ikusi dituzte eta egiten ditugun zenbait jardueratan parte hartu dute, besteen artean, jolasa hezkuntza teknika modura bizituz.