Gipuzkoara iritsi ziren lehenengoetakoak dira Ekogunean ditugun kiwiak, zaharrak bezain goxoak.
Fraisoroko ikasleek Ekogunea parkeko kiwi eta sagastiaren kimaketa lanak egiten aritu dira urtarrila eta otsaila bitartean. Lan hauek, Fraisoro Eskolak eta Kutxa Ekoguneak duten hitzarmenaren baitan daude.
Gipuzkoara iritsi ziren lehenengoetakoak dira Ekogunean ditugun kiwiak, zaharrak bezain goxoak. Sagastiak berriz, espezie ezberdinetako sagarrak biltzen ditu eta, formazio erabilerarako landatuak direnez, oso egokiak dira ikastaroak burutzeko.
Fraisoroko ikasleek eginez ikasi dute eta lan bikaina burutu dute. Eskerrik asko!