Albisteak

2015 Maiatza 29

Fruitu txikien tailerra dohain!

Datorren ostiralean, hilak 5, Fruitu txikiko landareen tailerra izango dugu Ekoguneko Baratze Parkean, eta gainera dohain!

“Baso jangarria” permakulturaren kontzeptua jarraituz, bi orduko tailer honetan ikasi ahal izango dugu fruitu txikiko landareen basoa nola egin daitekeen, zer landatu dezakegun, nola eta non, landare mota hauek gure baratzaren osagarria izan daitezen.

Tailerra Ekoguneko Baratze Parkean burutuko da datorren ostiralean, ekainak 5ean, 17:30tik 19:30ra. Doaneko tailerra da eta parte hartzeko ez da beharrik izen ematea, nahikoa bertan agertzearekin hasiera baino 5 minutu lehenago. Partaideen topalekua Baratza Eskolako sarrera izango da.

Animatu!