Albisteak

2015 Ekaina 10

Fruitu txikiko landareen tailerra Ekogunean egin da

Ekainak 5ean, Baratze Parke Sareko dinamizazio plangintzaren barrenen, “Baso jangarria” permakulturaren kontzeptua jarraituz, bi orduko tailerra burutu zen Ekoguneko Baratze Parkean. Bertan  fruitu txikiko landareen basoa nola egin, zer landatu, nola eta non, landare mota hauek gure baratzaren osagarria izan daitezen ikasi ahal izan zuten gerturatu ziren baratzekideek. Fruitu txikiko zuhaixkak Ekoguneko Baratze Parkeko formazioko partzela batean landatu zituzten, tailerreko partaideak auzolanean zaintzeko asmoa dutena hemendik aurrera.