Aurten ere iritsi zaigu udaberria eta honekin batera gure baratzeak landarez josteko garaia. Eguraldia laguntzen hasten zaigun momentuan denok hasiko gara gure baratzeetan lanean eta horrekin batera Furgobaratza ere martxan jarriko da.
Aurreko urteko esperientzetan oinarrituta aldaketa batzuk egin ditugu, beti ere erabiltzaileen beharrizanetara egokitzen saiatuz. Hori dela eta, hilabete konkretu batzuetan, betiko aholkularitza zerbitzuarekin batera, dohainikako tailerrak ere eskainiko ditugu.
Apirilean adibidez, tomatearen zaintzaren inguruko tailer bat eskaintzeaz gain, erabiltzaileen artean tomate landareak banatuko dira. Zure herriko Baratze Parkean espero zaituztegu!