Albisteak

2016 Abendua 01

Gabonetarako ekintza ugari Kutxa Ekogunean

Negulekuak

Urtarrilak 2-5

Gabonetan 4-12 urteko haurrek naturaz gozatu eta ikasi ahal izango dute. Ekoguneko bazter sekretuak ezagutuko dituzte: baratzeko lurretan eskuak sartuta, ibaian arrantzan, basoko zuhaitzetan ezkutaketetan jolastuz, gure oiloei jaten emanez … jolas libre zein gidatuaren bitartez, kanpoan nahiz Haur Parkean!

Zaintza zerbitzu gehigarria, Victoria Eugeniatik lineako autobusean hezitzailearekin igotzeko aukera.

Informazio gehiago

 

Jostailu truke gunea

Abenduaren 21etik urtarrilaren 5a bitarte

Jasotzen dituzten jolasak berrerabiliak izatea errazteko Kutxa Ekogunean jostailuen truke gune bat antolatuko dugu. Etxean dagoeneko erabiltzen ez diren jostailu horiek oso erregali ederra izan daitezke erabiltzeko adinean dagoen beste haur batentzat.

Ez da karitatea, objektuei bizi berri bat emateko aukera baizik, gure familiari asko eman ondoren beste haur batzuei oraindik ere beste horrenbeste eskaini dezaketen altxor txikiak.

Jostailuak era librean utzi eta jaso daitezke, inongon tarteko ordainketarik gabe. Utzi edo/eta hartu. Betiere uzten dugun ura erabiltzeko egoera onean dagoela eta jasotzen duguna guk utzitako gure seme alaben jostailuak tratatzea gustatuko litzaigukeen bezala erabiltzearen konpromisoz.

 

Argi festa; eguberri on!

Abenduaren 21etik urtarrilaren 8ra, egun osoan zehar

Negu ilunean naturarekin bat izan eta harremanetan jarriko gara. Natura jantziz egingo dugu artea.

Prezioa: Doan

 

Animaliak neguan zer? Ipuin antzeztua

Abenduak 28, 16:00-16:30

Muxarra marmartiak sorpresa jasoko du neguan, Trikuaren trikimailua espero zuenean. Eta Ekoguneko Eki erlea prest azaldu da hotzetik babesteko duten sekretua guri, eta guri bakarrik, kontatzeko.

Zatozte eta erleen beroketa ariketak egingo ditugu!

Prezioa: Doan Haur Parkeko sarrerarekin

 

Txipli Txapla Pun: Gaztaina erre artean

Abenduak 29, 16:00-17:00

Gaztain eguna ospatuko dugu Ekogunean, horregatik gaztain erreak egiten ikasi eta dastatu egingo ditugu. Tripa bero dugula, gaztainekin artelanak egingo ditugu, baita hazi bonbak ere. Gabonetarako opari bikaina izango da zure gaztain arte-bonba!

Prezioa: 2 euro

 

Neguko triki kantu-jira

Urtarrilak 3, 16:00-17:00

Trikitilari bikoteak lagunduta, negu eta gabon kantak kantatuko ditugu elkarrekin. Kantuan aritzeaz gain, erritmoa landu eta instrumentu desberdinak jotzeko aukera izango dute haurrek. Lasai, ez dugu euria ekarriko, elurra mara-mara agian …

Prezioa: Doan Haur Parkeko sarrerarekin