Albisteak

2014 Urria 13

Gaixotasun eta izurriak identifikatzeko liburua

Zuloak dituzten hostoak, itxura txarra duten landareak, ezagutzen ez ditugun intsektuz josita dagoen landarea... eta zerk eragin du?

Zuloak dituzten hostoak, itxura txarra duten landareak, ezagutzen ez ditugun intsektuz josita dagoen landarea... eta zerk eragin du? Zergatik dago horrela? Izurri eta gaixotasunak identifikatzea behar beharrezkoa da gero hauei aurre egiten jakiteko.

Guzti horretan laguntzeko, Fertilidad de la Tierra argitaletxeak "Plagas y enfermedades en hortalizas y frutales ecológicos" liburu interesgarria argitaratu du.

Sintomak identifikatu eta zerk eragiten duen jakiten lagunduko dizu, baita gaizki egiten ari garen lanak zuzentzen ere. Egin ditzakegun prebentzio lanak eta arazoa edukiz gero, aplikatu ahal diren produktu ekologikoez hitz egingo digute. Fruta-arbolak baditugu ere, hauekin ere lagunduko digu liburu honek.