Udalak herritarrentzako baratze ludikoak prestatu nahi ditu aurten martxan jartzeko.
Galdakaoko Udalak herritarrentzako baratze ludikoak prestatu nahi ditu aurten martxan jartzeko. Laster batean lehengo urtean prestaturiko proiektua gauzatzeko egikaritza lanak esleitu eta hiru hilabeteren buruan prest egotea espero dute, beraz udaberrian martxan jartzeko aukera handiak dituzte Galdakaotarrek. Udalerriko ikastolarako igoeraren ondoko herri lur batzuetan gauzatuko dituzte eta 50m2-ko 20-25 baratze egokituko dira.