Albisteak

2017 Urria 04

Garberak Etxeko Ura kanpainarekin bat egin du

  • Datorren urriaren 4tik aurrera Garberara hurbiltzen den orok bertako 7 jatetxe eta tabernetan iturriko ura eskatu eta edateko aukera izango du.
  • ETXEKO URA kanpainak Gipuzkoako jatetxeetan beirazko ur pitxarren erabilera zabaltzea du helburu, plastikozko ur botilek sortzen duten inpaktua gutxituz.

Dagoeneko hainbat lurralde eta hiritan ostalaritzan iturriko ura eskaintzea oso ohitura normalizatua da. Euskal Herrian, berriz, pixkanaka zabaltzen ari da.

Horregatik, Kutxa Ekoguneak eta Garbera Merkatal zentroak ETXEKO URA kanpaina abian jarri dute iturriko uraren erabilera bultzatzeko asmoz. Ekimen honek helburu hirukoitza du: Gipuzkoako uraren kalitatea bistaratzea, plastikozko botilako ura kontsumitzeak sortzen duen inpaktua gutxitzea eta kontsumitzaileak kontsumo kontziente baterako bidean jarrera aldaketak barneratzea.