Albisteak

2015 Urria 19

Gasteizko Euskararen Ginkana abian da

Euskaraz eta euskararekin dibertitzeko lehiaketa da Kutxa Ekogunearen Euskararen Ginkana, hizkuntzarekiko jakin-mina eta irrika pizten duena.

Urtero antolatzen dugun Euskal Herri mailako Euskararen Ginkanaren arrakasta ikusita, herri eta eskualde mailan Euskararen Ginkana lehiaketak abiatzeko aukera ere zabaldu dugu 2015 urtean.
 
Gasteizko eskolarteko Ginkana izan da lehenengoa.
 
Parte-hartzea taldekakoa da, eta parte hartzaileak Gasteizen bizi edota bertan ikasten duten 15-18 urte arteko 4 lagunetako taldeak osatu behar izan dituzte. 8 eskola desberdinetako 18 talde parte hartzaile ari dira lehiatzen, guztira, 72 gazte.
 
Jadanik lehenbiziko proba egiten ari dira gazteak eta 4 hizkuntza dakizkien gasteiztar bat bilatu beharko dute, bideoa grabatuaz. Parte hartzaileen aurkezpen bideoak hemen dituzue ikusgai: http://bit.ly/1XnYiVO
 
Talde finalistarentzat 2.000 euro izango dira saritan.
 
Informazio gehiagorako www.euskararenginkana.eus helbidean sartu.

Zure herri edo eskualdean Euskararen Ginkana abian jarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan helbide honetan:  euskararenginkana@ekogunea.eus edo kontsultatu ondorengo diptikoak:

- Euskaraz

- Gazteleraz

- Frantsesez