Albisteak

2016 Abendua 02

Gasteizko Euskararen Ginkanak baditu irabazleak!

Gasteizko II. Euskararen Ginkanako finalistak.

Aurtengo Gasteizko Euskararen Ginkanaren irabazleak Olabide ikastolako 'Gudariak' taldeko kideak izan dira eta 800 euro eskuratu dituzte sari gisa. Edizio honetako ginkanaren gaia “Hizkuntza aniztasuna eta sare sozialak” izan da eta  guztira 290 gazte aritu dira internet bidezko probak egiten.

Final handia abenduaren 1ean izan da, Oihaneder Euskararen Etxean eta  2.000 euro banatuko dira saritan.

  • 1.Saria (800 € bonosaritan): GUDARIAK OLABIDE DBH4: Itsaso Fernández, Maitane Garcia, Natalia Sebastián eta Uxue Zarandona
  • 2.Saria (600 € bonosaritan): HEZIGAITZAK SAN VIATOR DBH4:  Maider Bernabé, Alazne Orodea, Raquel Lazaro eta Irati Lazcano
  • 3.Saria (400 € bonosaritan): GUTARRAK ETA GU OLABIDE DBH4: Aitor Sevillano, Jon Calvo, Dena Garmendia, Jon Urtaran
  • 4.Saria (200 € bonosaritan): EUSKARAREN AINGERUAK ARMENTIA DBH3: Xabier Muñoz Etxagibel, Larraitz Ortega Alvarez, Iratxe Canales Marquinez, Idoia Fernandez de Villaverde Oroz

Partaide guztiak ikusteko sakatu hemen.

Eskerrik asko denoi eta beste edizio baterarte!