Albisteak

2020 Iraila 08

Gau Beltza nola antolatu ikastarorako izen ematea zabalik

Ikastaro hau Kutxa Ekogunea, Euskaltzaleen Topagunea eta Udako Euskal Unibertsitatea, UEUren arteko elkarlanari esker gauzatu da.

Halloween ospakizuna munduan zehar zabaltzen ari den garaiotan, euskal ikuspegia duten “Gau Beltza” edo ”Arimen Gaua” ospakizunak antolatzen hasiak dira herri desberdinetan Domu Santu egunaren bezperan edo urriaren 31aren bueltan.

Ikastaro honetan, Itzalitako kalabazen berpiztea (Altuna & Ozaita, 2018) lan etnografikoa oinarri hartuko da; Euskaltzaleen Topaguneak Gau Beltza ospakizuna herrietan antolatzeko baliabide praktikoak eskuragarri jarriko ditu; eta parte hartzaileen herrietan Gau Beltza ospatzeko proiektuak sortzea bultzatuko da.

Irailaren 23tik urriaren 20ra burutuko den 20 orduko ikastaro hau nagusiki online izango da eta aurrez aurreko saio bat izango da urriaren 10ean Kutxa EkoguneanIzen-emate epearen bukaera irailaren 16a da.

Zure herri edo auzoan Gau Beltza ospatu eta antolatu nahi baduzue, ikastaro hau zuentzat da!

INFORMAZIO GEHIAGO