Albisteak

2018 Urria 26

Gipuzkoako Baratze Parke Sarearen 5. urteurrena ospatu da

  • Kutxa Ekoguneak abiatutako Baratze Parke Sarea Gipuzkoako 20 herrietara zabaldu da 5 urtetan. 
  • Baratze Parke Sareko 3. Topaketan 5 urtetako ibilbidearen oso balorazio positiboa egin dute Kutxa Ekogunearekin batera proiektuan parte hartzen duten Udalek.

Baratze Parke Sareak 5. urteurrena ospatu du Kutxa Ekogunean. 2018an Sarean sartutako udal berriei ongi etorria egin ondoren, 2013an 5 Baratze Parkeekin abiatu zenetik izandako ibilbidearen laburpena egin eta aurrera begirako erronkak identifikatu dituzte elkarrekin Kutxa Ekoguneko teknikariak eta  Udal desberdinetako ordekari tekniko zein politikoak.

Gipuzkoako 20 herrietara zabaldu da 5 urtetan:

Hernani, Lezo, Usurbil, Tolosa eta Alegiako Baratze Parkeak 2013n; Kutxa Ekogunean (Donostia), Errenteria, Zegama eta Azpeitian 2014n; Anoeta, Elgeta eta Azkoitia 2015an; Urnieta eta Berrobi 2016an; Villabona, Beasain, Irun eta Ikaztegieta 2017an; eta Ordizia eta Zumaia 2018an.

Proiektuak 5, 5 hektareako azalerako ia 2000 lursail daude Gipuzkoako lurraldean barrena, baratzegintza ekologikoa egiten, autokontsumorako eta modu komunitarioan. Proiektu bizia da Baratze Parke Sarea eta dagoneko Kutxa Ekoguneak jaso ditu Udal desberdinetatik Baratze Parkeak egiteko eta 2019an Sarean sartzeko eskaerak.

Kudeaketa ereduaren garrantzia azpimarratu da Topaketetan. Baratze Parke bakoitzeko erabiltzaileak Elkarte baten kide egiten dira eta komunitarioki egiten dute parkearen kudeaketa. Udal eta Elkarteek Kutxa Ekogunearekin adosten dituzte Baratze Parke bakoitzeko ekintza desberdinak, tartean, FURGOBARATZA zerbitzua.