Albisteak

2017 Maiatza 29

Giro ezin hobea Kutxa Ekoguneko Udaberri festan

Euririk ez baina egun beroa suertatu zen atzoko Kutxa Ekoguneko Udaberri Festan, hala ere bisitariek parkeko ekintzatan parte hartzen aritu ziren goizeko 11.00etatik arratsaldeko 19.00etara.

Goizeko 11.00etan hasita Familia Ginkanan, bixita gidatuetan, goizeko tailer libre eta gidatuetan, Yon Gallardoren barazki #izanezberdin izozkiaren erakustaldi eta dastaketan, Gipuzkoa Solidarioko azokan eta Iñigo Serrullaren kontzertuan aritu zen jendea.

Parkeko inguruak ikusten eta pasian zebilen jende kopurua nabarmena izan zen eta frontoian antolatutako bazkari herrikoian batzuk, eta belarditan etxetik ekarritakoa edo bertan erositakoa bazkaltzen izan ziren beste batzuk.

Egun horretan gainera Haur Parkeko sarreraren prezioa  8 €-tatik 5 €-tara jeitsi zuten eta egin zuen beroa kontuan izanik, jendeak freskagarri modura hartu zuen Haur Parkeko itzala.

Arratsaldeko ekintzatara hurbildu zen jendeak ere Eriz Magoaren Birziklapen Magia ikuskizunaz gozatu eta honen ondoren Zozongo taldearen kontzertu pedagogikoan parte hartu zuen.