Albisteak

2015 Apirila 12

Giro polita Lezoko Baratze Parkean asteburuan egindako auzolan egunean

Pasa den igandean auzolan festa egin genuen Lezoko Baratze Parkean eta bertan 40 lagun inguruk parte hartu zuten. Baratze Parkearen eremua eta uraskak garbitu zituzten partaideek eta ibai ertzetan, berriz, zuhaitzak landatu zituzten.

Horrez gain, Lezoko Udalak Aranzadi Zientzia elkartearekin batera sortutako urmaelean bizi diren bizidunak ezagutzeko aukera izan zuten eta etorkizunean izango direnen informazioa jaso zuten. Gainera, auzokonposta tailerra ere jaso zuten, beraz, ekimen ugari eta interesgarriak auzolan festa egunerako. Ekintza guztiak amaitzean, partaideek hamaiketako goxo batez gozatu zuten.

Jarraian auzolan festako argazki batzuk: