Albisteak

2016 Urria 06

Goitibera birziklatu lasterketa Kutxa Ekogunean!

Urriaren 15a ekintzaz beteriko eguna izango da Kutxa Ekogunea parkean. Hip hip urri programa europearrean parte hartuko dugu beste urte batez familientzako Goitibera birziklatuen tailerra eginez. Beste tailer eta ikastaro gehiago ere izango ditugu.

EGITARAUA

10:00-14:30: Ikastaroa: Reciclaje textil. Ikastaro hau urriaren 14, 15 eta 16an izango da. Informazio gehiago: www.mpdl.org

10:30 - 20:00: Haur Parkean jolasteko aukera

12:30-13:30 eta 17:30-18:30: Haurrentzako tailerrak

HIP HIP URRI - GOITIBERA BIRZIKLATU TAILERRA

Hainbat material birziklatu erabiliz goitiberak eraiki eta apainduko ditugu, familian eta lagunartean, Kutxa Ekoguneko frontoian.

Entrenamenduak egingo ditugu bazkal aurretik eta ondoren, lasterketa ospatuko dugu!

Programa

11:30-12:30: Goitiberak eraiki eta apaindu

12:30-13:30: Goitiberak probatu entrenamenduetan

13:30-15:15 Bazkaria. Nahi izanez gero, Kutxa Ekoguneko Haur Parkean bazkaltzeko aukera izango duzue, baina erreserba egitea ezinbestekoa da urriaren 13an baino lehen erreserbak@ekogunea.eus edo 943552020 telefonoan.

15:15-16:30: Goitibera lasterketa familia eta lagun talde desberdinen artean. Nor izango da azkarrena? eta goitiberarik txukunena?

Eman izena

***Oharra: Egun guztian zehar goitibera tailerrean parte hartzen duten haurrek Haur Parkean jolasteko aukera izango dute sarrera 4 euro ordainduz.