Albisteak

2013 Ekaina 11

Grifoterapia ekimenak ikusmin handia sortu du Bioterra azokan

Etxeko Ura kanpainaren barne kokatzen da ekimen hau eta tabernetan iturriko ura eskatzeko beldurra dutenei zuzendua dago.


Ostiraletik hasita igandera bitarte Bioterra produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azoka ospatu da Ficoba erakustazokan (Irun). Kutxa Ekoguneak bere stand-a izan du azokan eta besteak beste, “Grifoterapia” izeneko ekimena aurkeztu dugu. Grifoterapia taberna eta jatetxeetan iturriko ura eskatzeko beldurra dutenentzako laguntza zerbitzua da. Informazio gehiago nahi izan ezkero sartu www.grifoterapia.com helbidean. Ekimen hau Etxeko Ura kanpainaren barne kokatzen da, iturriko ura balioan jartzeko Añarbeko Urak, URA – Uraren Euskal Agentzia eta Txingudiko Mankomunitatearekin batera martxan jarri dugun kanpainan.

 

Etxeko Urarekin lotuta, Ekotribial jokoa ere aurkeztu dugu. Urari buruzko galderak erantzunez ondo pasatzeko jokoa da Ekotribiala. Gai horren inguruan zenbat dakizun jakin nahi baduzu hasi jokatzen http://etxekoura.net/app helbidean.

 

Garaiko produktuen kanpaina

Hemendik aste gutxi barru garaiko produktuei buruzko kanpaina aurkeztuko dugu Kutxa Ekogunetik, baina Bioterra azokan aurrerapen bat egin genuen. Bertan, garai bakoitzean zein produktu dauden identifikatzeko etxeko trapuak banatu genituen gure stand-era gerturatzen ziren guztien artean. Hala ere, trapu horiek lortzeko bisitariek barazki eta fruitu otar batzuen artean garaikoak zeintzuk ziren asmatu behar zuten eta horiekin argazki bat atera. Bertan bazinen, ikusi argazki guztiak HEMEN.