Nekazal Emakumearen Nazioarteko Eguna aintzat hartuta, gure familiako emakume baserritarrak omenduko ditugu.
Urriaren 15a Nekazal emakumearen nazioarteko eguna dela aintzat hartuta, Kutxa Ekoguneko langileok gure familietako emakume baserritarrak omenduko ditugu. Zuek ere berdin egin nahi duzue? Parte hartu!
Guztiok omen ditugu arbaso baserritarrak. Zein da zure familian omendu nahi duzun emakume baserritarra? Zure ama, amona, izeba, lehengusua, birramona… ?
Ondorengo datuak partekatu gurekin eta omenduen zerrenda egingo dugu:
Emakume baserritarraren izena eta bi abizenak:
Baserri edo etxaldearen izena:
Herria edo hiria:
Probintzia:
Herria:
Bidali datu horiek ekogunea@ekogunea.eus helbidera. Parte hartzen duzuenon artean sariak zozketatuko ditugu. Parte hartzeko epea: urriaren 15etik – urriaren 22a bitartean (biak barne).