Albisteak

2015 Abuztua 17

Hasi dira Ekoguneko Baratze Parkeko eraikinen eraikitze lanak

Abuztuko lehen astean Ekoguneko Baratze Parkeko erabiltzaileentzako bi eraikin egiten hasi gara. Bi eraikinak oin bakarrekoak dira. Txikienean komunak eta hazitegi erabilera edukiko duen negutegi bat egongo dira. Handienean aldagela, biltegia eta aterpe bat aurkituko dugu, baita baratzetako lan tresnak eta ekoizpenak garbitu, gorde eta antolatzeko beharrezko instalazioak ere.

Ekoguneko Baratze Parkeko eraikinen aurreikuspena. Marrazkia: Iñaki Urkia.

Bi eraikinak bioeraikuntza irizpideen arabera eraikiko dira, ahal bezain material sintetiko gutxien erabilita:

  • Eguzkia eta leihoen orientazioa oso kontuan hartua izan da energia galera ahal den urriena izan dadin.
  • Biak inguruko pinuetatik lortutako egurrezko egitura edukiko dute.
  • Ohiko eraikuntzan arruntak ez diren materialen adibide gisa lasto fardoak erabiliko dira eraikinetako baten kanpo itxiturak burutzeko eta landarez estalitako estalkiak bietan.
  • Uraren erabilera arduratsua sustatzearren hiru ur kalitaterentzako iturgintza instalazioa egingo da: edateko ura, ur sanitarioa (komunetan) eta lorezaintzarako ura.

Horretaz gain, BREEAM jasangarritasun ziurtagiria lortzeko prozedura jarraituko da eraikinen proiektua aztertzeko eta baita eraikuntza eta erabilera faseetan ere. Ziurtagiri honek bermatzen du eraikinaren diseinua, kokapena, obra prozesua eta erabiltzen diren materialak ingurugiroarekiko errespetuz pentsatuak edo ekoitziak izan direla.

Obren epea 4 hilabetekoa da, beraz, 2016 haserarako erabilgarri izango ditugu.

Eraikinen proiektua burutu duen arkitektoa Iñaki Urkia da, eta eraikuntza etxea Ecohouse.

Ekoguneko Baratze Parkeko eraikinen obren hasiera 2015eko abuztuan.