Albisteak

2015 Apirila 20

Haur eta familien aisialdia aktiborako espazio eta tailerren diseinurako lehiaketa irekita

Kutxa Ekoguneak “Haur eta familien aisialdia aktiborako espazio eta tailerren diseinurako lehiaketa”-n izena emateko epea zabaldu berri du.

Lehiaketa honen helburua hurrengoa da: haurrei eta hauen familiei zuzendutako kalitatezko aisia-espazio berritzaile eta erakargarri bat diseinatzea eta exekutatzea, Ekoguneko parkean bertan. Honetarako, 95.000 euroko aurrekontua (BEZa barne)  izango du lan talde irabazleak.

Lehiaketa bi fasetan banatuko da: lehen fasean ideia orokorra aurkeztu beharko da; eta bigarren fasean, aurreproiektu zehaztasuna duen proposamena. Lehen fasearen entrega epea 2015eko maiatzaren 11an bukatuko da.

Proiektu berritzaile eta eraldatzaile baten parte izan nahi baduzu, izena eman! Edota interesa izan dezakeenei gure mezua helaraztea eskatu nahi dizuegu. Difusioa eman lehiaketari!

Ikusi lehiaketan parte hartzeko beharrezkoak dokumentuak hemen sakatuta.