Albisteak

2016 Apirila 28

Haur parkean Eki erlearen etxea

Easo Politeknikoko Arotzeria eta Altzarigintza Lanbide Heziketako ikasleak Kutxa Ekoguneko Haur Parkeko Eki maskotaren etxea diseinatu dute. Hiru erlauntza proposamen desberdin jaso ditugu eta aukeratu dugu gehien gustatu zaiguna.

Orain Ekoguneko irizpide eta proposamenak barneratu eta paperetik errealitatera pasatzeko fasean dago. Laster izango duzue ikusgai Haur Parkeko zuhaitza batean. Lan bikaina eta profesionala egin dute Easoko lagunak.

Mila esker Eki eta Ekoguneko lan taldearen izenean!