Albisteak

2015 Azaroa 26

Hazitegi kolektiboak Azpeitiko Baratze Parkeetan

Norberak norbere landareak hazitik hazteak, izugarrizko poza sortzen du, barazkiaren prozesu guztia zuk egin baituzu baina normalean etxeetan ez dugu lekurik. Hori egin ahal izateko, Azpeitiko Baratze Parkeetan hazitegi kolektibo bana eraiki dira.

Izarraitzpen, erabili gabeko bankal bat hautatu da horretarako eta estalki bat egin zaio. Otzakan, aldiz, plastikozko negutegi bat jarri da. Baratze Parkeko erabiltzaileek erabili ahal izango dituzte, aldez aurretik izena eman dutenek. Erabiltzaile bakoitzak bere lekutxoa izango du eta bertatik lortutako landareak norbere baratzean erabili ahalko dituzte. Hori antolatzeko, neguan zehar bilera bat egingo da.

Adibide polita eta praktikoa!