Albisteak

2013 Maiatza 29

Hernaniko Baratze Parkean gaur aurkeztu dute

Hernaniko lehen baratzeak Udalak Antziolan eta Sagastialden kokatutako udal partzeletan daude. Izena emateko epea irekita dago maiatzaren 31 bitarte eta lotura honetan apunta zaitezke: www.hernani.net

Gaur aurkeztu dute Hernaniko Baratze Parkea, aisialdi aktiborako topagune izango dena. Hernaniko lehen baratzeak Udalak Antziolan eta Sagastialden kokatutako udal partzeletan daude. Guztira 30m2ko 72 partzela izango dira, 26 Antziolan eta 46 Sagastialden, 6 interes bereziko elkarte eta herritar taldeentzat izango dira eta beste 66ak zozketa bidez esleituko dira hernaniarren artean, gizon-emakumeen arteko berdintasuna kontutan hartuz. Azken 66 baratze hauek hurrengo modu honetan banatuko dira, 16 langabetuentzat, 16 jubilatuentzat, 16 30 urte arteko gazteentzat eta 18 gainontzeko herritarrentzat.

Bertan, partzelaz gain, erabiltzaileek etxetxo bat edukiko dute lanabesen biltegi gisa erabili ahal izateko. Baratzeak erabiltzeko baimenak urtebeteko epea izango dute eta gehienez, beste lau urte luza daiteke.

Barazkiak modu ekologikoan ekoiztuko dira eta horretarako ikastaroak emango ditu Ekoguneak esleipendunei. Honetaz gain, erabiltzaileek hilero jarraipen tutorial bat izango dute euren kezkak eta zalantzak argitzeko.

Hernaniko Baratze Parkean izena emateko epea irekita dago maiatzaren 31 bitarte eta lotura honetan apuntatu zaitezke: www.hernani.net