Apirilaren 27tik 29ra Bilbon egingo den Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentziak - “Ekintza Eraldatzailea: Europarentzako potentziala”, tokiko gobernuek bide ez jasangarriak albo batera uzteko eta Europaren etorkizuna irudikatzeko premian jarriko du arreta. Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Helburuak eta 195 herrialdek Pariseko Klimari buruzko Alderdien Konferentzian (COP 21) onarturiko Hitzarmenaren ildoei jarraituz, konferentzia hau 2016an Europan tokiko jasangarritasunaren inguruko eztabaida eta esperientzia trukerako ekitaldi nagusia izango da.
Hiriak eta lurraldeak, hiri-gizarteen eraldaketarako giltzarri
Europar Batasuneko Hiri Agenda kaleratu baino lau aste lehenago, eta Nazio Batuen Erakundeko Etxebizitza eta Hiri Garapen Jasangarriaren HABITAT III Konferentziaren bezperan, konferentzia honek lege-esparru berri hauek eta beste batzuek hirientzat zer esan nahi duten jakiteko plataforma gisa balio izateaz gain, hirien jasangarritasuneranzko eraldaketa bizkortzeko dauden laguntzak ikustarazteko ere balioko du.
Tokiko garapen jasangarriaren inguruko networking ekitaldi handiena
Europan Konferentzia aurretik egindako Aalborg (Danimarka, 1994 eta 2004), Lisboa (Portugal, 1996), Hannover (Alemania, 2000), Sevilla (Espainia, 2007), Dunkerque (Frantzia, 2010) eta Genevako (Suitza, 2013) konferentzien ondarean eraikiko da. Bat egin #Basque2016 -rekin eta ezagutu:
- Udal eta lurraldeetako gobernuetako politikari eta profesionalak
- Europako eta erakunde internazionaletako ordezkariak
- Ikerlarien komunitateko kideak
- Sektore pribatuko liderrak
- Gizarte zibila
Informazio gehiago: basquecountry2016.eu