Albisteak

2016 Abendua 13

Hizkuntza aniztasuna Baratze Parkeetan ere!

Aniztasuna goranzko balioa da esparru guztietan. Eta halaxe gogorarazten digu Baratze Parketako panelean txertatutako irizpidetako batek: Anitzak, bai baratzeak baita baratzekideak ere.

Eta pertsona anitzak gaudenez gure baratzetan, hizkuntzak ere anitzak dira. Ederki jabetu dira honetaz Azpeitiko Baratze Parkeko kideak, Izarraitzpekoak hain zuzen ere. Praktikan jarri dute ere, beste lurraldetatik etorritako kideentzako egokitutako kartela jarriz konpostagunean.

Hizkuntza aniztasunarekin lotutako PRAKTIKA ON bat beste baratzetan ere modu erraz-errazean egin daitekeena.