Albisteak

2015 Urria 22

Hizkuntza-ekologiari lotutako Euskararen lehentasuna eta Hizkuntza prebentzioa izeneko MOOC-ean parte hartuko dugu

Lurraldea eta hizkuntzaren arteko lotura, ikuspegi juridiko eta ekolinguistiko batetik aztertuko du UEUk antolatu duen 'Euskararen lehentasuna eta Hizkuntza prebentzioa' izeneko MOOC ikastaroak.

Ikastaro honetan, euskararen lurralde desberdinetan (EAE, Nafarroa eta Iparraldea) euskararen estatus juridikoa zein den ikusi, euskara lehentasunezko hizkuntza bihurtzeko dauden muga juridikoak identifikatu eta marko juridikoaren balizko aldaketa batek eskain ditzakeen aukerei buruzko hurbilpena egingo da eta, azkenik, Kutxa Ekoguneak, ingurumena zein naturguneak babesteko dauden printzipio eta teknika juridikoek hizkuntzak biziberritzeko eta arnasguneak babesteko izan dezaketen balizko aplikazioaz gogoeta bultzatuko du.
 
Hiru jurista izango dira irakasle lanetan arituko direnak: Iñigo Urrutia (EHUko irakaslea); Eneritz Zabaleta (UPPAko irakaslea) eta Itsaso Olaizola (Kutxa Ekoguneko kultura eta hizkuntza aniztasuna arloko arduraduna).

Izen-ematea zabalik da.

+ Informazio zabalagoa eta izen-ematea: http://bit.ly/1XnMnY0