Kutxa Ekoguneak eta EMUNek elkarlanean ikastaro bat diseinatu eta eskainiko dugu, UEUren 45. Udako Ikastaroetan, haurren hezkuntzan hizkuntza-praktika ekologikoak sustatzeko helburuz.
Haur eta gazteek euskaraz bizitzeko aukera eta erabakia hartu dezaten nahi dugu eta horretarako, guraso, irakasle eta hezitzaileek izan ditzakegun interbentzio bide eraginkorrak identifikatuko ditugu.
Hizkuntza praktika ekologikoak identifikatzeko gutako bakoitzaren motibazio eta portaerak aztertzetik abiatuko gara eta begirada ekologikoa abiapuntutzat hartuta, haurren hizkuntzen jabekuntza eta sozioalizazioan jarriko dugu arreta.
Itsaso Olaizola (Kutxa Ekogunea) eta Ainhoa Lasa (EMUN) arituko dira irakasle lanetan.