Albisteak

2017 Ekaina 06

Hoy por hoy San Sebastián zuzenean Kutxa Ekogunetik

Gaur, ekainaren 6an, Radio San Sebastián-en Hoy por Hoy saioa zuzenean eman da Kutxa Ekogunea Parketik. Eva Monentek heziketa berdeaz, ekoizpen berdeaz eta kontsumitze berdeaz hitz egin du gai hauetan adituak direnekin 12:20tik 14:00etara.

Basoeskola proiektu berria ─Ekogunean martxan jarria, non hainbat ikastetxetako haurrek naturaren erdian ikasten duten─ izan da irratsaioaren ardatz nagusia. Baina baita ere hitz egin da ekoizpen berdeaz Baratzea Parke Sarearen bidez, eta kontsumo berdearen zenbait erari buruz, Kutxa Ekoguneak “Etxeko Ura” eta “Ontziratu zaitez” kanpainetan proposatzen dituelarik, beste ekintza askoren artean.

Entzun saioa zuzenean