Larunbat honetan (uztailak 5) goiz osoan zehar I. azokatxo eguna ospatuko dugu Lezoko Baratze Parkean. 10:30etatik aurrera, bertara hurbiltzen direnek haurrentzako tailerrak, landare ekologikoak erosteko aukera eta tomatearen zainketa ekologikoei buruzko tailer batean parte hartzeko aukera izango dute.
Tailer hau Baratze Parke Sareko erabiltzaileentzat da soilik eta bertan izen ematea behar beharrezko da.